Igande honetan, 13. Landare Berezien azokan izango gara, Aiako plazan.

Igande honetan, 13. Landare Berezien azokan izango gara, Aiako plazan.
2015/04/25 No Comments » Egitasmoak,Elkarlanean,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Asteburu honetan, Landare berezien 13.azoka izango da, Iturrarango Lorategi Botanikoan. Azoka giro onean gozatu ahal izateko, hamaika erakusketa eta jarduera daude antolatuta, bai Iturraranen, baita Aiako Plazan ere.

Igandean, goizeko 10:00etatik 15:00tara, familia, heldu, ume eta animatzen den guztiarentzat, tailer ugari antolatu ditugu. Bertan izango gara, Fraisoro Eskolako irakasle eta ikasleak, landare eskeje tailerrak egiten, lore lehorrekin txapak, garaiko landare eta loreekin solapak, haziak eta landare usaindun, jangarri eta bestelakoekin gozatu eta ikasteko tailerrak eskeintzen. Eta, azokan landare bereziren bat erosi baduzu ere, hurbildu eta zure ontzia apaintzeko aukera izango duzu.

Fraisoro Eskolarekin batera, Ekogunea eta Karabeleko “ekonekazaritza etxaldea” izango dira eta furgobaratza egitasmoarekin, familientzat “baratza egiteko hamaika modu” tailerra eskeiniko dute, Aukera ona beraz, egunaz gozatzeko!

ikusi egitaraua    kartela fraisoro    eta  kartela X3

About The Author