FRUTAGINTZAKO GAITASUN-ZIURTAGIRIAREN HASIERA

FRUTAGINTZAKO GAITASUN-ZIURTAGIRIAREN HASIERA
2018/11/29 Erantzunak desaktibatuta daude FRUTAGINTZAKO GAITASUN-ZIURTAGIRIAREN HASIERA sarreran Ekintzailetza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Natura,Nekazaritza,Uncategorized Beatriz

Gaur Frutagintzako gaitasun-ziurtagiriaren hasierako saioa izan dugu. Tolosako Lanbideko teknikariak aurkezpena egin ondoren, Fruiteleko Felix San Sebastian eta Ana Maite Gezalaga gonbidatu ditugu. Elkartearen helburuak eta zerbitzuak azaldu dizkiete ikasleei eta baita azpisektore honen langile kualifikatuen beharra ere. Ikastaroa bukatu ondoren, ikasleak Fruiteleko lan-poltsan sartuko dira eta bazkide guztiei ondo formatuta egongo diren ikasle hauen berri pasatuko diete, norbait kontratatu behar dutenean kontuan hartzeko. Teknikari hauen azalpenak motibazio-pizgarri ona izan da ikasleentzat.
Jarraian, Eskola ezagutzeko , buelta bat eman dute: negutegiak, fruta-arbolak, baratzeak , ikuilua, lorategiak …. Datorren astean jo eta ke hasiko dira unitate eta ikasgai desberdinekin. Aurrerantzean 600 orduko formazioa dute.

About The Author