PINUDIEN KRISIAREN INGURUAN, FRAISOROKO BASOGINTZAKO IRAKASLEAK KOMUNIKABIDEETAN

PINUDIEN KRISIAREN INGURUAN, FRAISOROKO BASOGINTZAKO IRAKASLEAK KOMUNIKABIDEETAN
2018/10/16 Erantzunak desaktibatuta daude PINUDIEN KRISIAREN INGURUAN, FRAISOROKO BASOGINTZAKO IRAKASLEAK KOMUNIKABIDEETAN sarreran Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Natura,Nekazaritza Beatriz

XIX. mendearen bukaeran Euskal Herrira iritsi zen intsinis pinuari buruzko artikulu batean, “Salbatzailearen inbasioa” izenburuarekin Berrian argitaratua, Maixa Otegi gure irakaslearen iritziak eta ikuspuntuak jasotzen dira. Garai hartan Euskal Herriko basoak krisi larrian zeuden eta krisiari aurre egiteko, baso-berritzeari ekin zitzaion eta hala iritsi zen pinua gure lurraldeetara. Maixa Otegik artikuluan azaltzen du pinua aukeratu zela Kantauri Isurialdeko baldintza klimatikoetan ondo moldatzen zelako, azkar hazten zelako eta beraz askoz arinago ematen dituelako irabazi ekonomikoak . Baserritarrek harrera ona egin zioten. Maixaren hitzetan, pinuak onura handia ekarri dio landa inguruko gizarteari.
Ekologiaren ikuspuntutik, Mario Michelen (mendi ingeniaritzako doktorea) ustez, pinuak ez du kalterik egiten ingurumenean. Hala ere, Maixak ohar batekin bukatzen du: “Pinudietan ere izaki bizidunen hainbat multzo sortu dira. Baina bioaniztasuna hitzak berak dioen legez, aniztasuna izateko baso espezie asko behar dira”.
Baso horien ustiapenean egin den lana ez da zuzena izan, Onaindiaren eta Otegiren esanetan: egindako matarrasak, ustiapen masiboak, suteei aurre egiteko basoen zainketak … Pinudiek krisialdi batzuk izan dituzte arrazoi desberdinengatik: hotzaldiak, suteak, pinu beldarra … eta orain banda marroia.
Beraien esanetan, basoen egoera ez da ona eta basogintza alorreko politika aldatu beharra dago baina pinua errentagarria da oraindik.
Peio Olano gure lankidearen iritziak Atarian azaldu dira, “Pinudien etorkizuna Ezbaian” izenburua duen artikulu batean. Artikulu horren gaia pinudiak pairatzen ari diren banda marroia edota banda gorria izeneko gaixotasuna izan da . Peio Olanoren ustez, orain gutxi arte gaixotasunaren eragina osa baxua izan da baina azken urteetan handitu egin da, batez ere baldintza klimatikoengatik: onddo horiek hezetasun handia eta tenperatu goxoak behar dituzte. Azken urte hauetako neguen baldintza klimatikoak, eta gero urte osoan hezetasuna mantentzeak, onddoen hedadura ekarri du. Horri gaineratu behar zaio intsinis pinuaren landaketa monolaborantza izan dela eta naturaren oreka galdu egin dela.
Peioren ustez, hemendik beste bi urtetara ia Gipuzkoa osoa hartuta egongo da eta denboraren poderioz erkidego guztia hartuko duela.
Gaixotasunari aurre egiteko, zenbait faktore kontuan hartu behar direla dio Peiok: hasteko, Gipuzkoan baso jabetza gehiena partikularra da. Hori dela eta, Aldundiak erabakitzen badu tratamendu bat egin behar dela, partikularren partzeletan ez litzateke egokia edo bidezkoa izango . Bestalde, eragina jasanda ere, pinuaren egurra erabilgarria izan daiteke baina komertzializatzeko garaian arazoak sortu daitezke.
Peioren iritziz, basogintza bidegurutze batean dago: inork ez daki norantz joan behar den eta zer izango den egokia landatzea etorkizunari begira. Agian bertako espeziek landatzera bueltatu behar da, gaixotasunaren aurrean defentsa gehiago dituztelako eta biodibertsitate gehiago sortzen dutelako. Zer bide hartu behar den jakiteko, zer dagoen ezagutu behar da eta gizarteak zer eskatzen duen.

Salbatzailaren Inbasioa

About The Author