FRAISOROKO BABARRUNAK

FRAISOROKO BABARRUNAK
2018/11/22 Erantzunak desaktibatuta daude FRAISOROKO BABARRUNAK sarreran Elkarlanean,Nekazaritza Beatriz

Lehen mailako ikasleek babarrunak ekoiztu dituzte eskolan beraien praktiketan. Prozesua osoa landu dute: lurra garbitu eta prestatu, erein, belar txarrak kendu, hesolak eta sarea jarri, … babarrunak bildu arte. Prozesua bukatzeko Tolosako Babarrun elkartearen laguntza izan dute. Elkarteak banaka inoiz izaterik izango ez lituzketen instalazioak, makineria eta zerbitzuak eskaintzen dizkie bere bazkideei. Ekoizleak babarruna erein, zaindu eta bildu egin beharko du, eta babarruna bildu eta lehortu ondorengo lanak elkarteko pabiloian egingo dituzte bertako langileek. Elkartearen helburu nagusia bertako babarruna defendatzea, ezagutaraztea eta bereiztea dira, erruz sartzen den kanpoko babarrunari aurre egiteko.
Ikasleek bildutako babarrunak Elkartera eraman dituzte . Hango presidenteak, Xabier Goikoetxea, hainbat azalpen eman dizkie ikasleei eta bukaeran, babarrunak aletu eta berezita eraman dituzte ikasleek., 110 kg guztira. Uzta ederra!

About The Author