FRAISORO IKASLEAK HEZITZAILE

FRAISORO IKASLEAK HEZITZAILE
2017/12/05 Erantzunak desaktibatuta daude FRAISORO IKASLEAK HEZITZAILE sarreran Basogintza,Elkarlanean,Natura,Uncategorized Fraisoro Eskola

FRAISORO IKASLEAK HEZITZAILE izan DIRA ALTZOKO IKASLEEKIN
Azaroaren 16an, Zizurkilgo Lanbide Heziketako Fraisoro Eskolako ikasleak, hezitzaile izan dira egun batez Altzoko Herri Eskolan. 22 gazte, “basoa eta natur ingurunearen kudeaketa”ri buruzko goi mailako zikloaren 2.mailan daudenak eta “ingurumen-hezkuntzako teknikak” ikasgariaren praktika bezala, aurretik prestatu eta landutako jolas eta dinamikak egitera hurbildu dira Altzora.
EA21ko koordinatzailearekin adostu ondoren, ingurumena eta naturaz ikasi eta gozatzeko asmoz, HH eta LHko ikasle guztiekin, basora joan eta jolas ugari egin ditugu goiza betez.
Naturaz eta basoaz, fauna eta landarez, kate trofikoak, espezie inbaditzaileak, basoaren balio anitzez, basozaina eta basolangilearen lanbideei buruz, ikasi dugu. Modu partehartzailea eta dinamikoa, eskuak, burua eta bihotza erabiliz. Heziketan, jolasek ere, lekua dutelako.Altzo 1Altzo 4 Altzo 3

About The Author