DROGEN INGURUKO TAILERRA

DROGEN INGURUKO TAILERRA
2018/11/08 Comentarios desactivados en DROGEN INGURUKO TAILERRA Sin categoría Beatriz

Amaia Barcenilla ,AGIPAD elkarteko teknikaria, izan dugu gaurkoan eskolan drogen kontsumoaren inguruko arriskuen tailerra ematen. AGIPAD elkartea, drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako elkarte gipuzkoarra da. Bizpahiru urte badira Amaia gure eskolara etortzen hasi zenetik eta ikasleek oso ondo baloratu izan dituzte bere tailerrak.
Zein da tailer hauen helburua?
Amaiaren hitzetan, helburu nagusia da drogekin lotzen diren arriskuak saihestea eta murriztea. Ikasleek beraiek esaten didate ezjakintasun handia dagoela gai honen inguruan.
Zer metodologi erabiltzen duzu tailer hauetan?
Batez ere hitz egitea. Amaiak ikasleen ideiak jaso eta azaltzen dutenarekin, ikasleek ematen dioten informaziotik abiatuta, beraiekin hausnarketa bat egiten du eta informazio objektiboa ematen die: drogen inguruko legedia, drogen eraginak, ondorioak, drogen inguruko mito faltsuak agerian utzi…e.a.

Taldea txiki

About The Author