ERASMUS-EKIN ABENTURAN

ERASMUS-EKIN ABENTURAN
2019/04/05 Erantzunak desaktibatuta daude ERASMUS-EKIN ABENTURAN sarreran Abeltzaintza,Komunikazioa,Lorezaintza,Nekazaritza Beatriz

Polonian eta Italian ditugu martxotik ekainera ERASMUS + abenturan murgildu zaizkigun ikasleak. Bertan ari dira praktikaldia egiten.
Ander, Lander, Iraitz eta Andonik Basogintza ikasi dute eta Varsoviatik bidalitako argazkiak ditugu. Bertako basozainarekin bertako mendien kudeaketa bertatik bertara ezagutzeko eta ikasteko aukera paregabea .
Eñautek Nekazaritza ikasi ondoren Fabrianoko ustiategi batean dabil, oso gustura . Abereak, baratza eta Nekazal turismoa, erronka interesgarria beretzat.
Lorezaintza Jonek ikasi du eta Pistoiako loradenda batean ari da.
Dena ez da ordea lan egitea. Asteburuak baliatzen dituzte bertako eta inguruko txokoak ezagutzeko.
Asko ikasi eta ondo pasa!!!

About The Author