Ekintzailetza

Lehen sektorean eta landa ingurunean beraien proiektua garatu nahi duten ekintzaileei leihatila bakarra eskaintzen diegu, beraiekin laguntza-eskema osatua landuz eta ekintzailetza bultzatzeko erabili daitezkeen baliabide guztiak koordinatuz. Ekintzaileak, prestakuntzatik abiatuta eta bere enpresa proiektua gauzatu arteko ibilbidean bidaide izango gaitu.

 

fraisoro-eskola-geroa
Geroa Programa

Geroa Programan monitoretza-zerbitzua eta banakako laguntza ematen dira, landa eta itsasertz eremuen negozio bat abian jartzeko asmoa duten sustatzaileentzat. Horrela, auto-enplegua eta gazteek zuzendutako enpresen sorrera sustatzen dela, landa eta itsasertzeko eremuetan aplika daitekeen negozio-ideia bat duten sustatzaileei banakako aholkularitza.

 

fraisoro-eskola-geztenek
Gaztenek

EAEn egin den lehenengo ahalegin serioa da neurri-sorta egituratu bat martxan ipini eta nekazaritza ustiategietako titularren zahartzeari bere osotasunean aurre egiteko. Baserritarren oinordekotza eta nekazari gazteen sarrera eta iraupena bultzatzeko tresnak biltzen ditu.

Utzi mezua

Izen abizenak*

Emaila*

Gaia*

Mezua*