DERIO NEKAZARITZA ESKOLAKO IKASLEEN BISITA

DERIO NEKAZARITZA ESKOLAKO IKASLEEN BISITA
2019/01/18 Erantzunak desaktibatuta daude DERIO NEKAZARITZA ESKOLAKO IKASLEEN BISITA sarreran Abeltzaintza,Elkarlanean,Nekazaritza Beatriz

Derioko 2 mailako Nekazaritzako ikasleak eta Peru eta Jon irakasleak izan ditugu aste osoan zehar Fraisoro eskolan.
Astelehenean iritsi ziren eta Fraisoroko nekazaritzako ikasleen ongietorria eta azalpenak jaso ondoren, aste osoan zehar, goizetan, eskolako gune desberdinetan ibili dira hainbat praktika egiten.
Ukuiluan abereen maneiuaren, elikaduraren eta ugalketaren inguruko kontuak ezagutzeko eta lan egiteko aukera izan dute. Gaztandegia ere ezagutu dute eta ikasleak egindako gaztek arrakasta izan dute. Erletegian, bertako materiala eta lan prozedurak ikusteaz gain, erleen aeromiela eta propoleoa ontziratu dute.
Arratsaldez hainbat leku ezagutzeko aprobetxatu dute, Tknika eta Esne behiak ekologikoan dituzten Sabeko enpresa Errenterin eta Txerrizaleok elkarteko txerri granja Usurbilen.
Ondo aprobetxatu du astea Derioko kuadrilla honek, bai horixe!

About The Author