CEBANC-eko IKASLEEN BISITA

CEBANC-eko IKASLEEN BISITA
2018/10/31 Erantzunak desaktibatuta daude CEBANC-eko IKASLEEN BISITA sarreran Abeltzaintza,Komunikazioa,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Beatriz

Urriaren 30ean CEBANC-eko ikasle talde baten bisita izan genuen. Ikasle horiek bertako produktuekin sukaldaritzari buruzko ikastaro bat egiten ari dira eta jakin nahi zuten zer ekoizten dugun Eskolan eta nola aprobetxatzen ditugun produktu horiek. Eskolaren inguruko aurkezpen orokor baten ondoren, ikasleek negutegiak, baratzak , hidroponikoa eta mahastiak bisitatu zituzten, Iñaki Olaitzek lagunduta. Jarraian ikuilura jaitsi ziren eta han Jose Javier Ormazabalek behi-azienda erakutsi zien eta behiak jezteko errobota. Handik gaztandegira hurbildu ziren, gaztagintzako prozesua zein den ezagutzeko.
Ikasleek beraien bisita sukaldean bukatu zuten. Han Sergio Rodriguezek, gure sukaldariak, nola kudeatzen duen bere lana , bertako produktuekin. Eta ondo bukatzeko, Sergiok prestatutako bi pintxo dastatzeko aukera izan zuten.

About The Author