Bertako egurraren balioa jartzeko egitasmoa martxan
Neikerrek bertako egurra balioan jartzeko proiektua jarri du martxan: egurrezko trafiko seinaleak .
Seinaleak egiteko erabili den egurrari hainbat tratamendu egin eta seinale horien iraupena egokia den aztertu nahi da, ohikoak diren txapazko edo burdinezko seinaleak ordezkatzeko.
Neikerrek tratamendu desberdinak egindako seinaleak jarri ditu Fraisoro eskolan, zein tratamendu den egokiena ikertzeko. Proba moduan jarri dira hauek guztiak, eta emaitza positiboak badira, baliabide hauek zabaltzea da helburu.
About The Author
Gaizka Etxegarai Mendoza liked this on Facebook.