Berdintasunaren inguruko tailerrak

Berdintasunaren inguruko tailerrak
2018/03/27 Erantzunak desaktibatuta daude Berdintasunaren inguruko tailerrak sarreran Elkarlanean,Komunikazioa Fraisoro Eskola

“Baloreetan hezituz” Fraisoro Eskolako ekimen berria.

Saioa Arregi Olivenza, Psikologian lizentziatua, NUPtik Generoan aditua eta “autodefentsa feministako formatzailea”eta Iosune Diaz Arce, Irakaslea eta NUPtik Generoan aditua, biak izan ditugu aste honetako gonbidatuak Fraisoro Eskolan.
Duela 3 urte hasi ziren, eskolaz eskola, gazteekin sentikortze-tailerrak egiten. Sexismoa gaitzat hartuz, lantzen dituzte beste hainbat gai tailer hauetan. Eraso sexistak identifikatzen ikastea ezinbestekoa dela azaldu diete gaur eskolako ikasleei. 60 ikasle, 3 taldetan banatuta, lorezainak, nekazariak eta basogintzako ikasleak, egon dira gaur goizean Saioa eta Iosunekin. Prebentzioaren garrantziaz aritu dira, gure egunerokoan sexismoa eta hizkuntza, gizon eta emakumeen arteko erlazioak, jai giroan gazteen artean sortzen diren egoerak, gure gizartean errotuta dauden “heteroarauek” nola gutxitzen duten askoren erabakiak hartzeko gaitasunak. Ikasketak aukeratzeko garaian, lan munduan sartzeko orduan…,dauden aurreiritzi askoren funts okerrak aldatu beharrak…landu dituzte gaurkoan. Ikasleen aldetik, harrera eta partehartze handia izan dutela aipatu dute Saioa eta Iosunek. Oso positiboki baloratu dugu guztiok, “baloreetan hezituz” eskolako 3.ekimen hau. Lehen urratsa delakoan, gaia lantzen joateko gogoz utzi diguzue. Eskerrik asko!!

About The Author