BASALANDARE-XABOI EKOLOGIKOA EGITEKO TAILERRA

BASALANDARE-XABOI EKOLOGIKOA EGITEKO TAILERRA
2019/05/23 Erantzunak desaktibatuta daude BASALANDARE-XABOI EKOLOGIKOA EGITEKO TAILERRA sarreran Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Komunikazioa,Lorezaintza,Natura Beatriz

Fraisoron basalandareak erabiliz xaboi ekologikoak egiteko tailer bat antolatu dugu maiatzean. Mintegi honen helburuak ziren basalandare mota desberdinak ezagutzea eta xaboiak nola egiten diren ikastea.
Ikastaroa antolatzeko garaian, naturazalea, landarezalea eta Basare enpresaren sortzailea den Jone Aldabaldetrekurekin eta Itziar Juaniz Baso Teknikari espezialistarekin jarri ginen harremanetan.
Tailer praktiko honen hasieran, paseo baten bidez eta zentzumenak erabiliz basalandare ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten parte hartzaileek. Jasotako basalandareekin eta beste zenbait osagairekin mazerazioak prestatu zituzten eta azken egunean xaboi mota desberdinak egiten ikasi zuten.
Tailer honekin apirilean “Basalandare Jangarriak” ikastaroarekin hasi genuen landareei buruzko prestakuntza osatu genuen.

About The Author