B_laze lorategiaren exekuzioa burutu dute Fraisoroko ikasleek…
…Kunsthal diseinu Eskolako ikasleekin batera, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean.
Fraisoro Eskolako 1.mailako “Lorezaintza eta loregintza” LH zikloko ikasleak, “Lorategi eta berdeguneen ezarpena” moduluaren praktiketan, aritu dira B-laze lorategiaren proiektuan. Kutxa Ekogunean, elkarlanean sortutako lorategia da B_laze. Elkarlana, Ekogunea, Kunsthal eta Fraisoro Eskolaren artean izan da, ikasleak protagonistak izan direneko lorategia.
Parte hartu duten Fraisoroko ikasleak, 14 izan dira eta Arkaitz Rezola eta Jaione Karrera irakasleen gidaritzapean egin dituzte praktika hauek.
Fraisoroko ikasle hauek, Kunsthal Eskolako ikasleek diseinatutako b_LAZE lorategiaren lanak burutu dituzte. Lan hauen artean nabarmentzen dira, besteak beste, hurrengoak:
- Fraisorok lorategiaren exekuzioa izan du helburu.
- Hasera batean proiektuen balorazioan parte hartu du, Kunsthaleko ikasle eta Ekogunearekin batera.
- Proiektuaren exekuziorako lanen plangintza egin du: lanen antolaketa, egutegia, beharrezko materialen zerrenda, landareak jaso eta hauen erabilpena bitartean zaindu,…
- B_laze lorategiaren exekuziorako lan zehatzak egin ditu:
- Belar moztea
- Zuhinkaketa
- Erreferentzien kokapena
- Konposta zabaldu
- Landaketak eta ureztaketak
Lan ona egindakoa, eta ZORIONAK! parte hartu duzuen guztioi!
Informazio + nahi baduzu: B_lazeProiektua_MEMORIA2014-15
- ALBISTEA : http://www.ekogunea.net/eu/ekogunea/albisteak/blaze-lorategiaren-irekiera-ekogunean/5-13-0-449/
Fundacion Fjip Ntj liked this on Facebook.
Kutxa Ekogunea liked this on Facebook.
Eguskitza Beatriz liked this on Facebook.
Rosa Valls liked this on Facebook.
Laura Estevez Baz liked this on Facebook.
Unai Gonzalez Tolosa liked this on Facebook.
Susana Aiastui Beloki liked this on Facebook.
Julen GV liked this on Facebook.
Debagoiena Gastronomika liked this on Facebook.