Author Archives: Fraisoro Eskola

Author:

Basogintza praktikak martxan
Basogintza Fraisoro Eskola

2014-2015 ikasturteko basogintzako proiektu nagusia, “Arboretum” eremuan baso bat ezartzea izango da. Bertan, pagadi bat, artadi bat eta pinudi bat sortu nahi dira. Proiektua Aurrera eramateko, hainbat pausu ezberdin emango dira, tartean itxitura egitea, eskolako abereak ez bertara sartzeko. Horrez gain, moduluan baso lanak lantzen dira.

Eskolako goi mailako zikloaren lanbide aukerak
Image Basogintza Fraisoro Eskola

Gaur goizean, Jose Arturo Reque Kilchenmann, Valladolideko Unibertsitateko irakaslea gure eskolan egon da eta Goi Mailako heziketa-zikloan dauden ikasleekin solasaldia egin du. Ikasketa hauek duten jarraipenari buruz aritu gara, unibertsitatera joateko aukerak, lanbidearen eginkizunak baso-neurketa proiektuetan…izan dira aztertutako gai nagusiak. Hitzaldi interesgarria denontzat!

1 mailako Lorezainak, Lorategi Frantsesean lanean
Image Lorezaintza Fraisoro Eskola

Aurtengo ikastaroa martxan hasi garela eta, 1 mailako Lorezainak hasi dira lanean eskolako Lorategi Frantsesean… badegu lana, diseinua pentsatu, bordilloak egin, ureztaketa sistemak jarri, landareak aukeratu eta landatu…

Zuhaitzak begiz ebaluatzea eta egitura artifizialak
Image Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Eskolako ikasleak, Irakaskuntza jarraian eskeintzen den ikastaro baten bitartez, Zizurkilgo zuhaitz batzuk ebaluazen izan dira, bertako udalak eskatuta. Ze egoeratan dauden, erortzeko arriskurik baduten, arrisku hauen aurrean ze neurri hartzea komeni den ikusi da. Benetan ikastaro intersgarria!!!

2014-15 Ikasturte hasiera Lanbide-heziketan
Uncategorized Fraisoro Eskola

Asteazken honetan, Irailak 10, 2014-15 ikasturteari hasiera emango diogu. Fraisoro Eskolako lanbide-heziketako ikasleek, harrera izango dute goizeko 9:00tan areto nagusian eta ondoren, ikasturte berria abian izango da. Ongi etorri guztioi!

Fraisoro Eskolak, Tolomendik eta Tolosako Udalak nekazari berrien alde hitzarmena
Image Egitasmoak,Ekintzailetza,Elkarlanean,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Santa Lutzia auzoan lur hazitegiak egiteko hitzarmena sinatu dugu Tolosako Udalak, Fraisorok eta Tolomendik hitzarmena sinatu dute dugu, Santa Lutzia auzoan lur hazitegiak egiteko. 15 urteko hitzarmena da. 9.000 metro karratuko eremua jarriko du udalak hiru ekoizleren artean banatzeko. Proiektua aurkeztu eta lur eremua lantzeko eskubidea lortzen duen ekoizleak, bi urtez egon ahalko du bertan,
Xehetasunak

Ikaslan 2014 sari banaketarako aretoa prestatu dugu
Gallery Lore-artea,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Gaur, Maiatzak 7, Ikaslanek egiten duen sari banaketa, Donostiako Bazkundeak duen aretoan egingo da. Aretoaren, dekorazioa et,a lorez eta landarez egindako apaingarriak Fraisoro Eskolako 1.mailako Lorezaintza ikasleek eginak dira. Eskolako irakasleak lagunduta, atzo izan ziren ikasleak apaingarriak jartzen. Prestaketa-lanen argazkiak ikusi daitezke gure Facebook atarian. Oso lan txukunak egin dituzue !  

Comienzan dos nuevos cursos “Sketch up: Aplicación en 3D para diseño de jardines” Básico y Avanzado.
Etengabeko Prestakuntza,Lorezaintza Fraisoro Eskola

La Escuela Fraisoro, en colaboración con Hazi,  ha organizado dos cursos dirigido a profesionales y estudiantes de jardinería. Para más información: [Pdf] programaS Sketch up [Pdf] Sketchup carta  

Sketch up: Lorategien 3D diseinua egiteko aplikazioari buruzko ikastaroak: Oinarrizkoa eta aurreratua.
Etengabeko Prestakuntza,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Maiatzean, Fraisoro Eskolak, Hazirekin elkarlanean, lorezaintzako profesionalei eta ikasleei zuzendutako bi  ikastaro antolatu ditu,  hurrengo astean hasiko dira eta oraindik izena eman dezakezu: [Pdf] Sketchup ikastaroei buruz [Pdf] programaS Sketch up

Ikasleak Zizurkilgo Lepasoro errekan
Basogintza,Natura Fraisoro Eskola

Goi Mailako zikloko ikasleak, gaur Lepasoro errekan ibili dira arrantza elektrikoa egiten. Adunako Acuitec enpresako Gaizka Irigoien eta Pedro Leunda adituak izan ditugugidari, asko ikasi eta ondo pasatzeko experientzia polita!