Author Archives: Fraisoro Eskola

Author:

Erasmus ikasleak
Image Uncategorized Fraisoro Eskola

Poloniatik,  Italiatik  eta  Danimarkatik  bueltan ditugun  Erasmus ikasleak txoratzen itzuli zaizkigu aurtengoan ere. Esperientzi zoragarria izan dela, bai ikasi dutenagatik eta baita orokorrena beste kultura eta lekuak ezagutzea suposatu duenagatik ere. Lizar eta Beñat Poloniako  basoetan ibili dira praktikak egiten. Danimarko abere ustiagi batean Iker  Nekazaritzako ikaslea eta Endika berriz Italian  lorezaintzako enpresa batean. Eta
Xehetasunak

Ate irekietako egunak, maiatzak 11 eta 14.
Image Abeltzaintza,Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskolako 2016-17 ikarturteko lanbide heziketa zikloen eskaintzaren berri emateko, Maiatzak 11 asteazkena arratsaldeko 16:00etan eta Maiatzak 14, larunbata, goizeko 11:00etan egingo ditugu. Hitzordu hauetara hurbiltzen denak jasoko du informazio orokorra eta norberak beharrezkoa duen informazioa. Gainontzeko egunetan, gurekin harremanetan jarri daiteke informazioa behar duen edonork. Bertan izango gaituzue. Telefonoz, 943692162 edo fraisoro@fraisoroeskola.net helbidean.  

IX ARGAZKI DIGITAL LEHIAKETA, Joseba Plazaolaren oroipenean.
Image Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Lorezaintza Fraisoro Eskola

IX ARGAZKI DIGITAL LEHIAKETA Urtero Espainako Arbolazaintza Elkartearekin batera eta gure lankidea zen Joseba Plazaolaren oroipenean antolatzen dugun argazki lehiaketan epea irekita dago. Aurtengo gaia: “SINBIOSIA: zuhaitzen harreman sekretua”. Maiatzaren 30era arte zure argazkiak bidal ditzakezu. Animatu! 9 ARGAZKI LEHIAKETA OINARRIAK

Larunbatean, apirilak 30, Tolosako LH azokan izango gara.
Image Abeltzaintza,Basogintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Eskualdeko Lanbide Heziketa eskaintzaren erakustleiho izango da larunbata honetan, Tolosako Triangelu Plaza. Bertan, eskualdeko lanbide heziketa eskaintza zabala azaltzen egongo gara hainbat ikastetxe. Fraisoro Eskola ere bertan egongo da, goizeko 10:00etatik 14:00etara, gure Lanbide Heziketa Zikloen berri emateko gerturatzen den guztiari, erdi mailako zikloak Lorezaintza eta Loregintza, Nekazaritza eta Abeltzaintza baita goi mailako zikloa den
Xehetasunak

Arrakasta itzela ikasleek egindako Petritegiko gabonetako zuhaitzak
Gallery Elkarlanean,Lore-artea,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskolako 2.mailako Lorezaintza ikasleek, Amaia, Arkaitz eta Jaione irakasleen gidaritzapean, praktiketan, Petritegi Sagardotegirako egin zuten gabonetako zuhaitz apaingarriak arrakasta itzela izan du. Zuhaitza egiteko ikasleek ia 300 sagardo botila berrerabili zituzten, sagarrak, gaztainak eta hostoak ere tartekatuz. Azken efektu ikusgarria argiekin lortu zuten. Sagardotegira hurbildu dhttp://www.fraisoroeskola.eus/iren askok, zuhaitzarekin argazkiak atera dituzte, abenduan zehar protagonismoa berezia lortuz
Xehetasunak

Abeltzaintza-ekoizpen errentagarria
Image Abeltzaintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza Fraisoro Eskola

Hazik eta Fraisoro Eskolak, elkarlanean antolatu duten ikastaro berria da honakoa, “Abeltzaintza-ekoizpen errentagarria, kalitatezko bazka oinarri hartuta” Nekazaritzan planifikatzeak eta kalitatezko bazka ekoizteak duten garrantzia abeltzaintza ustiategietako eta ekoizpen kostuak kontrolatzeko edukiak landuko dira aipatutako ikastaro honetan. Azaroak 11, asteazkena, ikastaroa hasiko den eguna da eta egunak, ordutegia, eta ikastaroaren edukiak zehatzago atxekita doan artxiboan
Xehetasunak

Naturako gidaria izan nahi duzu? Ikastaro interesgarria hastear dago Fraisoron:
Image Ekintzailetza,Etengabeko Prestakuntza,Natura Fraisoro Eskola

Jakinarazi nahi dizugu NATURAKO GIDARIA: IBILBIDEAK NATURAN DISEINATZEA, INTERPRETATZEA ETA EGITEA, TEKNOLOGIA BERRIEN BIDEZ ikastaro trinkoa antolatu dugula. Atxikita duzu honen inguruko informazioa, hau da: programa, ordutegi, egutegi, irakasle taldea eta abar. Espero dugu interesgarria izatea eta zurekin kontatzea. Parte hartu nahi dutenek Fraisoro Eskolan eman behar dute izena: 943692166 edo fpefraisoro@hazi.eus  . PROGRAMA2  
Xehetasunak

Bird Center-era bixita egin dugu 1GHZ ikasleekin
Gallery Natura Fraisoro Eskola

Zizurkil-Urdaibai aldera irteera egin dugu, aurtengo ikasturtean Goi Mailako LH zikloa egiten ari diren 1.mailako ikasleekin lehen irteera. Hegaztien migrazioaz eta jarraipenaz ikasteko txoko paregabea da Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen duen Urdaibaiko Bird Center hegaztien behatokia. Prismatikoak eta hegaztien gidak eskutan eta bertako adituen azalpen ezin hobeak jarraituz, Euskal Herriko hezeguneetan ditugun hegaztiez apurtxo bat
Xehetasunak

B_laze lorategiaren exekuzioa burutu dute Fraisoroko ikasleek…
Gallery Elkarlanean,Lorezaintza Fraisoro Eskola

…Kunsthal diseinu Eskolako ikasleekin batera, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean. Fraisoro Eskolako 1.mailako “Lorezaintza eta loregintza” LH zikloko ikasleak,  “Lorategi eta berdeguneen ezarpena” moduluaren praktiketan, aritu dira B-laze lorategiaren proiektuan. Kutxa Ekogunean, elkarlanean sortutako lorategia da B_laze. Elkarlana, Ekogunea, Kunsthal eta Fraisoro Eskolaren artean  izan da, ikasleak protagonistak izan direneko lorategia. Parte hartu duten Fraisoroko ikasleak, 14 izan dira eta Arkaitz Rezola
Xehetasunak

Ikastaro berria “Abeltzaintzako hondakinen kudeaketa”
Image Abeltzaintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskolak, Hazi Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta Elika elkarlanean antolatu dute ondoko ikastaro hau: ABELTZAINTZAKO USTIATEGIETAKO HONDAKINEN ETA AZPIPRODUKTUEN GESTIOA. Ikastaro honen helburua da: abeltzaintzako teknikariak eta aholkulariak, albatariak eta administrazioetako arduradunak abeltzaintzako ustiategietan sortzen diren animalia hondakinak eta azpiproduktoak kontrolatu eta suntsitze eta ezabatzen ikastea da. Atxikita duzu programa. Programa general residuos Izena eman
Xehetasunak