Author Archives: Beatriz

Author:

IKASLAN GIPUZKOAKO ZUZENDARIAK IRLANDAN
Image Egitasmoak,Ekintzailetza,Elkarlanean,Komunikazioa,Nekazaritza Beatriz

ERASMUS KA102-049764 egitasmoaren inguruan, Ikaslan Gipuzkoako zuzendari eta taldeak, Irlandako Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izan du. Besteak beste, honako hauetan parte hartu, bisitatu eta ezagutu dituzte: – “In-VET Seminar “ Dublinen, Teacher´s Union of Ireland-ek antolatua, -Technological University Dublin: Engineering, Built Environment -Cathal Brugha Street Campus. -Trinity College Dublin. School of Education -Galway Mayo Institute
Xehetasunak

ERRONKAK PARTEKATZEN
Image Egitasmoak,Ekintzailetza,Elkarlanean,Komunikazioa,Nekazaritza Beatriz

Mondragon unibertsitatean LEINN gradua bukatzen ari diren ikasleak ditugu Pantxi, Jon, Mary eta Aitor. Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako egitasmoaren barruan, nekazaritzaren egoeraren inguruan eta bereziki baserriaren erreleboaren inguruan berrikuntza lantzeko sistematikaren azterketa egiten ari dira. Aste honetan 1 nekazaritzako ikasleekin elkartu dira erronka elkarrekin partekatzeko.

TOLOSAKO LANBIDE HEZIKETAKO AZOKA
Image Uncategorized Beatriz

“Eginez ikasi, Tolosako Lanbide Heziketan hasi”, hauxe eskualdeko Lanbide Heziketaren eskaintza jasotzen duen aurtengo azokarako aukeratu duten leloa. Bi egunez izango da azoka Triangelua plazan. Ostiralean, apirilaren 5ean( 10:00-14:00) ikasleen txanda izango da . Inguruko herrietako ikasleek bisita gidatua izango dute azokan zehar. Bertan Lanbide Heziketako ikasketen ezaugarriak eta azalpen orokorrak jaso ahal izango dituzte.
Xehetasunak

ERASMUS-EKIN ABENTURAN
Image Abeltzaintza,Komunikazioa,Lorezaintza,Nekazaritza Beatriz

Polonian eta Italian ditugu martxotik ekainera ERASMUS + abenturan murgildu zaizkigun ikasleak. Bertan ari dira praktikaldia egiten. Ander, Lander, Iraitz eta Andonik Basogintza ikasi dute eta Varsoviatik bidalitako argazkiak ditugu. Bertako basozainarekin bertako mendien kudeaketa bertatik bertara ezagutzeko eta ikasteko aukera paregabea . Eñautek Nekazaritza ikasi ondoren Fabrianoko ustiategi batean dabil, oso gustura . Abereak,
Xehetasunak

PAISAIATIK MAHAIRA: Sukaldaritza basalandareekin
Image Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Natura,Nekazaritza,Uncategorized Beatriz

Fraisoron landare jangarriei buruzko ikastaro bat antolatu dugu: DATAK, ORDUTEGIA ETA LEKUA: Apirilaren 2a, 4a eta 9a ,15:30-19:30 Fraisoro Eskolan ( Elbarrena Auzoa z/g , 20150 ZIZURKIL) EGITARAUA: 1- Sarrera: – Zergatik erabili basalandareak? Erabilerak eta ezaugarriak Tokian tokiko bioaniztasuna mantentzea. 2- Basalandareak bereizteko eta biltzeko ibilbideak  Zergatik, Noiz, Non eta Nola bildu eta
Xehetasunak

EZKONTZA FRAISORON
Image Elkarlanean,Lore-artea,Lorezaintza Beatriz

2 mailako lorezainek zoragarri prestatu digute gaur eskola. Amestutako ezkontza batek izango lituzkeen xehetasun guztiak izan dituzte kontuan erronka prestatzerakoan. Ezkontzeko asmotan al zabiltza? Begira begira….

SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA, PIZTU ITXAROPENA: ELIKAGAI BILKETA FRAISORON
Image Egitasmoak,Elkarlanean,Komunikazioa Beatriz

BALOREETAN HEZITUZ programaren barruan, gaur Nekazaritza 1eko ikaslea den Mariak eta Txemak Sahararen aldeko Euskal Karabana proiektua aurkeztu digute. Karabana solidario horren helburu nagusia Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da , Tindoufen (Aljeria) errefuxiatuta dagoen Saharar populazioak jasaten duen elikadura-krisi larria, ahal den neurrian, arintzeko. Saharar Herria pairatzen ari den gatazka hobeto ulertzeko, sarrera historiko bat
Xehetasunak

DERIO NEKAZARITZA ESKOLAKO IKASLEEN BISITA
Image Abeltzaintza,Elkarlanean,Nekazaritza Beatriz

Derioko 2 mailako Nekazaritzako ikasleak eta Peru eta Jon irakasleak izan ditugu aste osoan zehar Fraisoro eskolan. Astelehenean iritsi ziren eta Fraisoroko nekazaritzako ikasleen ongietorria eta azalpenak jaso ondoren, aste osoan zehar, goizetan, eskolako gune desberdinetan ibili dira hainbat praktika egiten. Ukuiluan abereen maneiuaren, elikaduraren eta ugalketaren inguruko kontuak ezagutzeko eta lan egiteko aukera izan
Xehetasunak

PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA LEGAZPIAN
Image Etengabeko Prestakuntza,Nekazaritza Beatriz

Irailean Fraisoro Eskola homologatu egin da Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailaren ikastaroak emateko. Gure lehen ikastaroa Legazpian izan da, Legazpia eta Gabiriako Udalekin elkarlanean. Abenduaren 3tik 12ra 50 ikaslek hartu dute parte eta emaitzak oso onak izan dira.

FRUTAGINTZAKO GAITASUN-ZIURTAGIRIAREN HASIERA
Image Ekintzailetza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Natura,Nekazaritza,Uncategorized Beatriz

Gaur Frutagintzako gaitasun-ziurtagiriaren hasierako saioa izan dugu. Tolosako Lanbideko teknikariak aurkezpena egin ondoren, Fruiteleko Felix San Sebastian eta Ana Maite Gezalaga gonbidatu ditugu. Elkartearen helburuak eta zerbitzuak azaldu dizkiete ikasleei eta baita azpisektore honen langile kualifikatuen beharra ere. Ikastaroa bukatu ondoren, ikasleak Fruiteleko lan-poltsan sartuko dira eta bazkide guztiei ondo formatuta egongo diren ikasle hauen
Xehetasunak