Category Archives: Nekazaritza

Category: Nekazaritza

PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA LEGAZPIAN
Image Etengabeko Prestakuntza,Nekazaritza Beatriz

Irailean Fraisoro Eskola homologatu egin da Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailaren ikastaroak emateko. Gure lehen ikastaroa Legazpian izan da, Legazpia eta Gabiriako Udalekin elkarlanean. Abenduaren 3tik 12ra 50 ikaslek hartu dute parte eta emaitzak oso onak izan dira.

FRUTAGINTZAKO GAITASUN-ZIURTAGIRIAREN HASIERA
Image Ekintzailetza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Natura,Nekazaritza,Uncategorized Beatriz

Gaur Frutagintzako gaitasun-ziurtagiriaren hasierako saioa izan dugu. Tolosako Lanbideko teknikariak aurkezpena egin ondoren, Fruiteleko Felix San Sebastian eta Ana Maite Gezalaga gonbidatu ditugu. Elkartearen helburuak eta zerbitzuak azaldu dizkiete ikasleei eta baita azpisektore honen langile kualifikatuen beharra ere. Ikastaroa bukatu ondoren, ikasleak Fruiteleko lan-poltsan sartuko dira eta bazkide guztiei ondo formatuta egongo diren ikasle hauen
Xehetasunak

FRAISOROKO BABARRUNAK
Image Elkarlanean,Nekazaritza Beatriz

Lehen mailako ikasleek babarrunak ekoiztu dituzte eskolan beraien praktiketan. Prozesua osoa landu dute: lurra garbitu eta prestatu, erein, belar txarrak kendu, hesolak eta sarea jarri, … babarrunak bildu arte. Prozesua bukatzeko Tolosako Babarrun elkartearen laguntza izan dute. Elkarteak banaka inoiz izaterik izango ez lituzketen instalazioak, makineria eta zerbitzuak eskaintzen dizkie bere bazkideei. Ekoizleak babarruna erein,
Xehetasunak

FRAISOROKO AZOKA MUNDIALA!!!
Image Abeltzaintza,Ekintzailetza,Elkarlanean,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Nekazaritza Beatriz

Bigarren mailako nekazariek eskolan ekoizten diren produktuekin azoka bat antolatu dute gaur. Helburuak elikagaien balio erantsiaren garrantzia sustatzea eta jendea aurrez aurrea izatea zer den ezagutzea. Praktika honekin ikasleak salmenta zuzeneko mundura hurbildu dira eta ezagutu dute zer den bezeroekin hartu-emana izatea. Kasu honetan , bezeroak irakasleak eta ikaskideak ziren. Eskaini diren produktuak : eztia,
Xehetasunak

CEBANC-eko IKASLEEN BISITA
Image Abeltzaintza,Komunikazioa,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Beatriz

Urriaren 30ean CEBANC-eko ikasle talde baten bisita izan genuen. Ikasle horiek bertako produktuekin sukaldaritzari buruzko ikastaro bat egiten ari dira eta jakin nahi zuten zer ekoizten dugun Eskolan eta nola aprobetxatzen ditugun produktu horiek. Eskolaren inguruko aurkezpen orokor baten ondoren, ikasleek negutegiak, baratzak , hidroponikoa eta mahastiak bisitatu zituzten, Iñaki Olaitzek lagunduta. Jarraian ikuilura jaitsi
Xehetasunak

LANBIDEKO IKASTAROAK HASTEAR DAUDE
Image Abeltzaintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Nekazaritza Beatriz

Fraisoro Eskolak Lanbiderekin batera bi ikastaro antolatu ditu. Biak azaroaren azken astean hasiko dira baina azpisektore desberdinetan eta kolektibo desberdinei zuzuenduta. • GAZTA URDINEN TEKNOLOGIA (PASTA URDINDUTAKO GAZTAK) .40 orduko ikastaro hori azaroaren 26an hasiko da. Okupatuentzat (ez langabeentzat) da. Helburuak, gazta urdinak edo pasta urdindutako gaztak egiteko, gazitzeko eta ontzeko prozesua aztertzea eta ikastea
Xehetasunak

SORIAKO BIDAIA
Image Basogintza,Elkarlanean,Natura,Nekazaritza Beatriz

Urriaren 9tik 11ra Fraisoro eskolako 1. goi mailako ikasleek Soriara bidaiatzeko aukera izan zuten. Almazango LHko Institutuak aterpea eskaini zien Fraisoroko ikasle eta irakasleei. Hona hemen hiru egun horietako egitaraua: Lehen eguna: Navalenoko Mikologia Zentroa bisitatu ondoren, Luisa gidariarekin perretxikoak identifikatzera irteera egin zuten. Arratsaldean, Pinar Grande bisitatu zuten. Teknikari batek eta basozain batek bertan
Xehetasunak

PINUDIEN KRISIAREN INGURUAN, FRAISOROKO BASOGINTZAKO IRAKASLEAK KOMUNIKABIDEETAN
Image Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Natura,Nekazaritza Beatriz

XIX. mendearen bukaeran Euskal Herrira iritsi zen intsinis pinuari buruzko artikulu batean, “Salbatzailearen inbasioa” izenburuarekin Berrian argitaratua, Maixa Otegi gure irakaslearen iritziak eta ikuspuntuak jasotzen dira. Garai hartan Euskal Herriko basoak krisi larrian zeuden eta krisiari aurre egiteko, baso-berritzeari ekin zitzaion eta hala iritsi zen pinua gure lurraldeetara. Maixa Otegik artikuluan azaltzen du pinua aukeratu
Xehetasunak

TXAKOLINA EGITEKO PRAKTIKAK FRAISORO INGURUMEN ETA NEKAZAL LABORATEGIAN
Image Egitasmoak,Elkarlanean,Natura,Nekazaritza Beatriz

Lehen Nekazaritza eta Abeltzaintza zikloko ikasleek Txakolina egiteko praktikak egin dituzte. Praktika horiek Fraisoro Ingurumen eta Nekazal laborategian eta bertako Germoplasma Bankuko barietate desberdinak erabiliz izan dira. Banku hori Landare biodibertsitatea gordetzeko tresna bat da. Txakolinari dagokionez, zenbait mahats barietate mantentzen dira, tradizionalki Gipuzkoan landatu direnak. Horiekin txakolin mota desberdinak egiten dira, bai aztertzeko bai
Xehetasunak

LIHOA EKOIZTEA: labore tradizional bat berreskuratzeko proiektu berritzaile bat
Image Egitasmoak,Elkarlanean,Komunikazioa,Natura,Nekazaritza Beatriz

Fraisoro Eskolak, Bioekonomia zikurlarraren Sarearen kidea den aldetik, aurten beraien lehen liho-ereintza jaso dute, etorkizun handiko produktua. Tknikak (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa) sustatutako proiektu honetan Fraisoroko ikasleak eta irakasleak izan dira protagonista. Lihoaren bi barietate desberdin (olio-lihoa eta zuntz-lihoa) erabiliz zenbait ereintza eta uzta egin ondoren, helburuak dira labore hori
Xehetasunak