Category Archives: Natura

Category: Natura

“Ekoturismoa naturgune babestuetan” jardunaldia gaur Fraisoron
Gallery Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Natura Fraisoro Eskola

HAZIk Fraisoro Eskolarekin elkarlanean “EKOTURISMOA NATURA-GUNE BABESTUETAN” ikastaroa antolatu du. Ikastaroa maiatzaren 27an 15:30etatik 19:30etara izango da Fraisoro Eskolan (Zizurkil). Ikastaroaren helburua ondoko hau da: ekoturismoaren kontzeptua, antolaketa eta aukerak azaltzea, Euskadiko Natura-gune babestuen eragin sozio-ekonomikoa aztertuz. Etortzeko asmorik izanez gero, deitu Fraisorora 943 692166 edo e-mail bat bidali ondoko helbide honetara: fpefraisoro@hazi.es . Jardunaldia doakoa
Xehetasunak

Erasmus bekarekin ikasleak atzerrian
Image Basogintza,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Hemen ditugu aurtengo ikasturtean Erasmus bekarekin atzerrira joango zaizkigun ikasleak. Iñaki Iturriagagoitiak  lorezaintzako praktikak egingo ditu Fabrianon (Italian.) Nekazaritzako ikaslea den Andoi Osak, berriz, Kopenageko ustiategi bat du destinu eta Basogintzako ikasleak diren Maider Semprer  eta Aitor Kortaberriak Polonian egingo dute bere praktikaldia. Asko ikasi eta ondo pasa!!!  

2015-16 ikasturterako ikasle berriak
Abeltzaintza,Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Hurrengo ikasturterako ikasle berriak gureganatzeko informazio-kanpaina hasi dugu Fraisoron. Eskolan eskeintzen ditugun lanbide-heziketako zikloak: Goi mailakoa “basoa eta natur ingurunearen kudeaketa”, Erdi mailakoak “lorezaintza eta loregintza” eta “nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena” izango ditugu eskeintzan. Informazioa zabaltze honetan, ENBA aldizkarian irakurri daiteke lehen albistea: Nekazaritza, Lorezaintza edo Basogintza ikasketak egin nahi?  albistea irakurtzeko http://aldizkaria.enba.eus/ENBA.Aldizkaria.pdf Eskerrik asko
Xehetasunak

Fraisoro eskolako Lorezain ikasleak Gasteizko Eraztun Berdera bixitan
Lorezaintza,Natura Fraisoro Eskola

Aste honetan, 2. mailako lorezainekin Gasteizko Eraztun Berdera egin dugu bixita, berau hiri inguruko ingurumena leheneratu eta zaharberritzeko asmo handiko plan baten ondorio da. Plan honen xede nagusia espazio honen balio ekologiko eta soziala berreskuratzea da, eta horretarako, paisaia eta ekologiaren aldetik balio handia duten hainbat enklabe uztartuz hiriaren inguruan naturak etenik izango ez duen
Xehetasunak

JORNADA DIVULGATIVA del 27 de noviembre, organizada por HAZI-Fraisoro Eskola
Etengabeko Prestakuntza,Natura Fraisoro Eskola

El 27 de noviembre tuvo lugar en Fraisoro Eskola una jornada sobre “Reintroducción y reforzamiento de poblaciones animales y vegetales como herramientas de conservación”. Se estructuró en torno a una colección de casos de estudio, es decir, de experiencias desarrolladas en la CAPV y en Navarra, en las que se habían utilizado herramientas de conservación
Xehetasunak

MENDIKO ARTZAINTZA ETA BIODIBERTSITEARI BURUZKO JARDUNALDIA
Abeltzaintza,Basogintza,Etengabeko Prestakuntza,Natura Beatriz

Atzoko jardunaldiak oso erantzun ona izan zuen. 60 lagun hurbildu ziren: ingurumen, basogintza, landa garapen eta abeltzaintzako teknikariak, abeltzainak, basozainak…Hitzaldiak oso interesgarriak izan ziren eta gaia ikuspegi desberdinetatik aztertu zen. Eskerrik asko partehartzaile eta hizlari guztiei eta baita Zizurkilgo Udalari ere!

NEKAZARITZA BIZIBERRITZAILEA
Abeltzaintza,Etengabeko Prestakuntza,Natura,Nekazaritza Beatriz

Gaur Jairo Restrepo, Nekazaritza Biziberritzailean aditua, gurekin dago Fraisoron. Goizean eman ari den hitzaldira 90 bat pertsona etorri dira. Arratsaldean abeltzainentzako ikasaro bat emango du eta bihar frutagintzako gaiak landuko ditu, nekazaritza orgnikoaren ikuspuntutik. Hitzaldiaren hasieran oso kritiko azaldu da nekazaritza konbentzionaleren aurrean.

Ikasleak Zizurkilgo Lepasoro errekan
Basogintza,Natura Fraisoro Eskola

Goi Mailako zikloko ikasleak, gaur Lepasoro errekan ibili dira arrantza elektrikoa egiten. Adunako Acuitec enpresako Gaizka Irigoien eta Pedro Leunda adituak izan ditugugidari, asko ikasi eta ondo pasatzeko experientzia polita!  

2014/15 ikasturterako ate irekietako eguna Maiatzak 14ean izango da.
Abeltzaintza,Basogintza,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Lanbide Heziketako Zikloren batetan interesa baldin baduzu, Fraisoro Eskolako ateak irekiko ditugu Maiatzak 14ean, arratsaldeko 16:00tan. Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin 943 692162 telefonoan edo fraisoro@fraisoroeskola.net helbidera idazten.  

Nekazari­tza eta abel­tzain­tza gaietako prestakun­tza bekak 2014
Abeltzaintza,Basogintza,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Gipuzkoako Foru Aldundiak, nekazari­tza eta abel­tzain­tza gaietako prestakun­tza beken 2014ko deialdia ireki du.  Eskaerak aurkezteko epea, Apirilak 30ean bukatzen da. Beka hauei buruzko informazio gehiago: