Category Archives: Lorezaintza

Category: Lorezaintza

“Basoaren argiak” argazki lehiaketaren oinarriak
Image Basogintza,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskolan gure urteroko argazki lehiaketa antolatu dugu, Espainako Arbolazaintzako Elkartearekin elkarlanean. 2015 Argiaren Urtea denez, aurtengo gaia honako hau da: “Basoaren Argiak”. Argazkiak aurkezteko epea apirilaren 20tik maiatzaren 20ra da. Orain dela 8 urte, gure lankidea izan zen Joseba Plazaolaren oroipenean hasi ginen lehiaketa hau antolatzen. Lorezaintzako irakaslea, AEAko bazkidea eta argazkilaritza eta arbolazaintzaren
Xehetasunak

Erasmus bekarekin ikasleak atzerrian
Image Basogintza,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Hemen ditugu aurtengo ikasturtean Erasmus bekarekin atzerrira joango zaizkigun ikasleak. Iñaki Iturriagagoitiak  lorezaintzako praktikak egingo ditu Fabrianon (Italian.) Nekazaritzako ikaslea den Andoi Osak, berriz, Kopenageko ustiategi bat du destinu eta Basogintzako ikasleak diren Maider Semprer  eta Aitor Kortaberriak Polonian egingo dute bere praktikaldia. Asko ikasi eta ondo pasa!!!  

2015-16 ikasturterako ikasle berriak
Abeltzaintza,Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Hurrengo ikasturterako ikasle berriak gureganatzeko informazio-kanpaina hasi dugu Fraisoron. Eskolan eskeintzen ditugun lanbide-heziketako zikloak: Goi mailakoa “basoa eta natur ingurunearen kudeaketa”, Erdi mailakoak “lorezaintza eta loregintza” eta “nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena” izango ditugu eskeintzan. Informazioa zabaltze honetan, ENBA aldizkarian irakurri daiteke lehen albistea: Nekazaritza, Lorezaintza edo Basogintza ikasketak egin nahi?  albistea irakurtzeko http://aldizkaria.enba.eus/ENBA.Aldizkaria.pdf Eskerrik asko
Xehetasunak

Eskolako lorezaintza-irakaslea, Arkaitz Rezola, EITBko EH zuzenean saioan.
Image Komunikazioa,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Gernikako zuhaitzaren heriotza eta azken haize boladek hirietako zuhaitzetan eragindako kalteak azaltzeko, atzoko EITBko EH zuzenean saioan ikusi genuen Arkaitz.

Xabier Eguzkitze aurkezleak gidatuta, solasaldi atsegina eta interesgarria ikusi eta entzuteko aukera izan genuen, zuzenean atzo.

Fraisoro eskolako Lorezain ikasleak Gasteizko Eraztun Berdera bixitan
Lorezaintza,Natura Fraisoro Eskola

Aste honetan, 2. mailako lorezainekin Gasteizko Eraztun Berdera egin dugu bixita, berau hiri inguruko ingurumena leheneratu eta zaharberritzeko asmo handiko plan baten ondorio da. Plan honen xede nagusia espazio honen balio ekologiko eta soziala berreskuratzea da, eta horretarako, paisaia eta ekologiaren aldetik balio handia duten hainbat enklabe uztartuz hiriaren inguruan naturak etenik izango ez duen
Xehetasunak

1 mailako Lorezainak, Lorategi Frantsesean lanean
Image Lorezaintza Fraisoro Eskola

Aurtengo ikastaroa martxan hasi garela eta, 1 mailako Lorezainak hasi dira lanean eskolako Lorategi Frantsesean… badegu lana, diseinua pentsatu, bordilloak egin, ureztaketa sistemak jarri, landareak aukeratu eta landatu…

Zuhaitzak begiz ebaluatzea eta egitura artifizialak
Image Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Eskolako ikasleak, Irakaskuntza jarraian eskeintzen den ikastaro baten bitartez, Zizurkilgo zuhaitz batzuk ebaluazen izan dira, bertako udalak eskatuta. Ze egoeratan dauden, erortzeko arriskurik baduten, arrisku hauen aurrean ze neurri hartzea komeni den ikusi da. Benetan ikastaro intersgarria!!!

Ikaslan 2014 sari banaketarako aretoa prestatu dugu
Gallery Lore-artea,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Gaur, Maiatzak 7, Ikaslanek egiten duen sari banaketa, Donostiako Bazkundeak duen aretoan egingo da. Aretoaren, dekorazioa et,a lorez eta landarez egindako apaingarriak Fraisoro Eskolako 1.mailako Lorezaintza ikasleek eginak dira. Eskolako irakasleak lagunduta, atzo izan ziren ikasleak apaingarriak jartzen. Prestaketa-lanen argazkiak ikusi daitezke gure Facebook atarian. Oso lan txukunak egin dituzue !  

Comienzan dos nuevos cursos “Sketch up: Aplicación en 3D para diseño de jardines” Básico y Avanzado.
Etengabeko Prestakuntza,Lorezaintza Fraisoro Eskola

La Escuela Fraisoro, en colaboración con Hazi,  ha organizado dos cursos dirigido a profesionales y estudiantes de jardinería. Para más información: [Pdf] programaS Sketch up [Pdf] Sketchup carta  

Sketch up: Lorategien 3D diseinua egiteko aplikazioari buruzko ikastaroak: Oinarrizkoa eta aurreratua.
Etengabeko Prestakuntza,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Maiatzean, Fraisoro Eskolak, Hazirekin elkarlanean, lorezaintzako profesionalei eta ikasleei zuzendutako bi  ikastaro antolatu ditu,  hurrengo astean hasiko dira eta oraindik izena eman dezakezu: [Pdf] Sketchup ikastaroei buruz [Pdf] programaS Sketch up