Category Archives: Komunikazioa

Category: Komunikazioa

BCulinary kanpamendu gastronomikoak Fraisoron
Elkarlanean,Komunikazioa,Nekazaritza Fraisoro Eskola

3.uda dugu Basque Culinary Center kanpamentu gastronomikoak antolatzen direla Fraisoro Eskolan. 22 gazte, 12-14 urte bitartekoak, Madril, Murtzia, Galizia,…eta beste hamaika txokotik datoz gurera sukaldaritzaz eta Euskal Herriko “sekretutaz” gozatzera. 10 egun izango dituzte, Ekainak 28 eta Uztailak 7 bitartean, BCC irakasleek gidatuta, sukaldaritzaren oinarriak ikasi, aisialdiaz gozatu eta lagun berriak egiteko. Gehiago jakin nahi
Xehetasunak

GUTIK ZURA DOKUMENTALAREN ESTREINALDIA
Image Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Natura Fraisoro Eskola

Gutik Zura dokumentala aurkeztu da Donostian: egurraren garrantzia euskal herriaren historian , kulturan eta bizitzan. Lehena, oraina eta etorkizuna. Bertan izan dira eskolatik dokumentalean parte hartu duten Maixa eta Itxaso irakasleak. Donostiako Zinemaldian izango da eta jada sarrera guztiak agortuta daude. Zorionak dokumentalean parte hartu duzuen guztioi!! Gutik Zura

Ate irekietako egunak, maiatzak 11 eta 14.
Image Abeltzaintza,Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskolako 2016-17 ikarturteko lanbide heziketa zikloen eskaintzaren berri emateko, Maiatzak 11 asteazkena arratsaldeko 16:00etan eta Maiatzak 14, larunbata, goizeko 11:00etan egingo ditugu. Hitzordu hauetara hurbiltzen denak jasoko du informazio orokorra eta norberak beharrezkoa duen informazioa. Gainontzeko egunetan, gurekin harremanetan jarri daiteke informazioa behar duen edonork. Bertan izango gaituzue. Telefonoz, 943692162 edo fraisoro@fraisoroeskola.net helbidean.  

Larunbatean, apirilak 30, Tolosako LH azokan izango gara.
Image Abeltzaintza,Basogintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Eskualdeko Lanbide Heziketa eskaintzaren erakustleiho izango da larunbata honetan, Tolosako Triangelu Plaza. Bertan, eskualdeko lanbide heziketa eskaintza zabala azaltzen egongo gara hainbat ikastetxe. Fraisoro Eskola ere bertan egongo da, goizeko 10:00etatik 14:00etara, gure Lanbide Heziketa Zikloen berri emateko gerturatzen den guztiari, erdi mailako zikloak Lorezaintza eta Loregintza, Nekazaritza eta Abeltzaintza baita goi mailako zikloa den
Xehetasunak

Igande honetan, 13. Landare Berezien azokan izango gara, Aiako plazan.
Egitasmoak,Elkarlanean,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Asteburu honetan, Landare berezien 13.azoka izango da, Iturrarango Lorategi Botanikoan. Azoka giro onean gozatu ahal izateko, hamaika erakusketa eta jarduera daude antolatuta, bai Iturraranen, baita Aiako Plazan ere. Igandean, goizeko 10:00etatik 15:00tara, familia, heldu, ume eta animatzen den guztiarentzat, tailer ugari antolatu ditugu. Bertan izango gara, Fraisoro Eskolako irakasle eta ikasleak, landare eskeje tailerrak egiten,
Xehetasunak

2015-16 ikasturterako ikasle berriak
Abeltzaintza,Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Hurrengo ikasturterako ikasle berriak gureganatzeko informazio-kanpaina hasi dugu Fraisoron. Eskolan eskeintzen ditugun lanbide-heziketako zikloak: Goi mailakoa “basoa eta natur ingurunearen kudeaketa”, Erdi mailakoak “lorezaintza eta loregintza” eta “nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena” izango ditugu eskeintzan. Informazioa zabaltze honetan, ENBA aldizkarian irakurri daiteke lehen albistea: Nekazaritza, Lorezaintza edo Basogintza ikasketak egin nahi?  albistea irakurtzeko http://aldizkaria.enba.eus/ENBA.Aldizkaria.pdf Eskerrik asko
Xehetasunak

Eskolako lorezaintza-irakaslea, Arkaitz Rezola, EITBko EH zuzenean saioan.
Image Komunikazioa,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Gernikako zuhaitzaren heriotza eta azken haize boladek hirietako zuhaitzetan eragindako kalteak azaltzeko, atzoko EITBko EH zuzenean saioan ikusi genuen Arkaitz.

Xabier Eguzkitze aurkezleak gidatuta, solasaldi atsegina eta interesgarria ikusi eta entzuteko aukera izan genuen, zuzenean atzo.

Gaur ETB-n Euskadi Zuzenean saioa Fraisorotik
Komunikazioa,Lorezaintza Marijo

  Gaur arratseko 19:00etan Euskadi Zuzenean Fraisorotik. Euskal Telebistako kazetariak bertan izan dira Arkaitz Rezola eta Lorezaintzako ikasleekin.

2014/15 ikasturterako ate irekietako eguna Maiatzak 14ean izango da.
Abeltzaintza,Basogintza,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Lanbide Heziketako Zikloren batetan interesa baldin baduzu, Fraisoro Eskolako ateak irekiko ditugu Maiatzak 14ean, arratsaldeko 16:00tan. Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin 943 692162 telefonoan edo fraisoro@fraisoroeskola.net helbidera idazten.  

“Zuhaitza eta Herri-kultura” argazki lehiaketaren oinarriak.
Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskolak eta Espaniako Arbolazaintza Elkarteak, “Zuhaitza eta Herri-kultura” izeneko argazki lehiaketa antolatu du.  Joseba Plazaolaren oroipenean antolatzen den VII.argazki digitalen lehiaketa da. Ikusi oinarriak atari honetan.