Category Archives: Etengabeko Prestakuntza

Category: Etengabeko Prestakuntza

BASALANDARE-XABOI EKOLOGIKOA EGITEKO TAILERRA
Image Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Komunikazioa,Lorezaintza,Natura Beatriz

Fraisoron basalandareak erabiliz xaboi ekologikoak egiteko tailer bat antolatu dugu maiatzean. Mintegi honen helburuak ziren basalandare mota desberdinak ezagutzea eta xaboiak nola egiten diren ikastea. Ikastaroa antolatzeko garaian, naturazalea, landarezalea eta Basare enpresaren sortzailea den Jone Aldabaldetrekurekin eta Itziar Juaniz Baso Teknikari espezialistarekin jarri ginen harremanetan. Tailer praktiko honen hasieran, paseo baten bidez eta zentzumenak
Xehetasunak

IKASLEAK EKONOMIA ZIRKULARRERA HURBILTZEN
Gallery Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Natura,Nekazaritza Beatriz

Fraisoro Eskolako nekazaritza eta abeltzaintza zikloko ikasleak Mutrikuko Kardalakoekin eta CEBANC-eko ostalaritzakoekin elkarri egindako bisiten eta kolaborazioari esker azken hauen instalaziotan sukaldatzen aritu dira. Fraisoroko barazkiak, arrautzak eta esnea, eta Kardalako lupiak, denen artean pintxo dastaketa prestatzeko baliatu dituzte. Proiektua Tknikak gidatzen du eta ekonomia zirkularra sustatzea eta ezagutaraztea du helburu.

PAISAIATIK MAHAIRA: Sukaldaritza basalandareekin
Image Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Natura,Nekazaritza,Uncategorized Beatriz

Fraisoron landare jangarriei buruzko ikastaro bat antolatu dugu: DATAK, ORDUTEGIA ETA LEKUA: Apirilaren 2a, 4a eta 9a ,15:30-19:30 Fraisoro Eskolan ( Elbarrena Auzoa z/g , 20150 ZIZURKIL) EGITARAUA: 1- Sarrera: – Zergatik erabili basalandareak? Erabilerak eta ezaugarriak Tokian tokiko bioaniztasuna mantentzea. 2- Basalandareak bereizteko eta biltzeko ibilbideak  Zergatik, Noiz, Non eta Nola bildu eta
Xehetasunak

PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA LEGAZPIAN
Image Etengabeko Prestakuntza,Nekazaritza Beatriz

Irailean Fraisoro Eskola homologatu egin da Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailaren ikastaroak emateko. Gure lehen ikastaroa Legazpian izan da, Legazpia eta Gabiriako Udalekin elkarlanean. Abenduaren 3tik 12ra 50 ikaslek hartu dute parte eta emaitzak oso onak izan dira.

FRUTAGINTZAKO GAITASUN-ZIURTAGIRIAREN HASIERA
Image Ekintzailetza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Natura,Nekazaritza,Uncategorized Beatriz

Gaur Frutagintzako gaitasun-ziurtagiriaren hasierako saioa izan dugu. Tolosako Lanbideko teknikariak aurkezpena egin ondoren, Fruiteleko Felix San Sebastian eta Ana Maite Gezalaga gonbidatu ditugu. Elkartearen helburuak eta zerbitzuak azaldu dizkiete ikasleei eta baita azpisektore honen langile kualifikatuen beharra ere. Ikastaroa bukatu ondoren, ikasleak Fruiteleko lan-poltsan sartuko dira eta bazkide guztiei ondo formatuta egongo diren ikasle hauen
Xehetasunak

LANBIDEKO IKASTAROAK HASTEAR DAUDE
Image Abeltzaintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Nekazaritza Beatriz

Fraisoro Eskolak Lanbiderekin batera bi ikastaro antolatu ditu. Biak azaroaren azken astean hasiko dira baina azpisektore desberdinetan eta kolektibo desberdinei zuzuenduta. • GAZTA URDINEN TEKNOLOGIA (PASTA URDINDUTAKO GAZTAK) .40 orduko ikastaro hori azaroaren 26an hasiko da. Okupatuentzat (ez langabeentzat) da. Helburuak, gazta urdinak edo pasta urdindutako gaztak egiteko, gazitzeko eta ontzeko prozesua aztertzea eta ikastea
Xehetasunak

INGURUMEN-DELITUAK, GIPUZKOAKO BASOZAINEN ELKARTEAK ANTOLATUTAKO IKASTAROA
Image Basogintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Natura Beatriz

Gipuzkoako Basozainen Elkarteak ondoko ikastaro hau antolatu du INGURUMEN-DELITUAK IKERTZEA, ingurumen-agenteentzat. Ikastaroa irailaren 24tik 27ra izango da Fraisoro Eskolan, 9:00etatik 19:30etara. GECAJ-eko adituekin batera, Arartekok eta fiskalek ere parte hartuko dute. Izena emateko eta informazio gehiago eskatzeko: Gipuzkoako Basozainen Elkartea: gipuzkoakobasozainenelkartea@gmail.com

X. ARGAZKI DIGITAL LEHIAKETA
Image Basogintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Lorezaintza,Natura Fraisoro Eskola

Espainiako Arbolazaintza Elkarteak, Fraisoro Eskolarekin elkarlanean, “NATURAREN FANTASIA: ezusteko formak zuhaitzetan” izeneko argazki lehiaketa antolatu du. 2017ko lehiaketa honekin, gaia hoberen islatzen duten irudiak saritu nahi ditugu: “NATURAREN FANTASIA: ezusteko formak zuhaitzetan” gaia ondoko era hauetan uler daiteke:   ”Itxura arraroak, ezohikoak, bitxiak… eskaintzen dizkiguten zuhaitzak. Pertsonak, objektuak, eraikinak, alegiazko izakiak … ekartzen dizkigute gogora,
Xehetasunak

Villabonako V. Dokumentalen Zikloaren barruan, Gutik Zura
Image Basogintza,Egitasmoak,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Natura Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskola eta Haziren ekimenaz, Maiatzaren 25ean 20:00etan ,Villabonako V. Dokumentalen Zikloaren barruan, Gutik Zura proiektatuko dute . Dokumental honetan aintzinetik etorkizunerako bidaia egiten da lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Fraisoro Eskolak parte hartu zuen proiektu horretan , betidanik basogintzarekin izan dugun harremanagatik. Sarrera doakoa da. Gaia interesatzen bazaizu, etortzera animatzen zaitugu!
Xehetasunak

LANERAKO PRESTAKUNTZAKO PROGRAMAZIO BERRIA
Image Abeltzaintza,Basogintza,Ekintzailetza,Etengabeko Prestakuntza,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskolak , Hazi Fundazioarekin elkarlanean, Lanerako Prestakuntzan 2. Sehilabeterako prestatutako programazioa dagoeneko argitaratuta dago Haziren webgunean. Estekan honetan ikastaroak ikus ditzakezue: Hazi Fundazioa Izena eman dezakezue Haziren webgunetik.