Category Archives: Elkarlanean

Category: Elkarlanean

GUTIK ZURA DOKUMENTALAREN ESTREINALDIA
Image Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Natura Fraisoro Eskola

Gutik Zura dokumentala aurkeztu da Donostian: egurraren garrantzia euskal herriaren historian , kulturan eta bizitzan. Lehena, oraina eta etorkizuna. Bertan izan dira eskolatik dokumentalean parte hartu duten Maixa eta Itxaso irakasleak. Donostiako Zinemaldian izango da eta jada sarrera guztiak agortuta daude. Zorionak dokumentalean parte hartu duzuen guztioi!! Gutik Zura

BculinaryUDAN kanpalekua Fraisoron
Image Elkarlanean,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Aurreko astean bukatu zuten egonaldia eskolan, BculinaryUDAN lehen edizioko kanpamentuko ikasleek. Basque Culinary Center-ek 15-17 urte bitarteko gazteentzat antolatzen ditu 10 eguneko kanpaldi hauek. Jaki goxoak sukaldatzen ikasteaz gain, eskolako baratzetan eta ukuiluan bertako haragiaren eta barazkien kudeaketa bertatik bertara ikusteko aukera izan dute.

Ate irekietako egunak, maiatzak 11 eta 14.
Image Abeltzaintza,Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskolako 2016-17 ikarturteko lanbide heziketa zikloen eskaintzaren berri emateko, Maiatzak 11 asteazkena arratsaldeko 16:00etan eta Maiatzak 14, larunbata, goizeko 11:00etan egingo ditugu. Hitzordu hauetara hurbiltzen denak jasoko du informazio orokorra eta norberak beharrezkoa duen informazioa. Gainontzeko egunetan, gurekin harremanetan jarri daiteke informazioa behar duen edonork. Bertan izango gaituzue. Telefonoz, 943692162 edo fraisoro@fraisoroeskola.net helbidean.  

IX ARGAZKI DIGITAL LEHIAKETA, Joseba Plazaolaren oroipenean.
Image Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Lorezaintza Fraisoro Eskola

IX ARGAZKI DIGITAL LEHIAKETA Urtero Espainako Arbolazaintza Elkartearekin batera eta gure lankidea zen Joseba Plazaolaren oroipenean antolatzen dugun argazki lehiaketan epea irekita dago. Aurtengo gaia: “SINBIOSIA: zuhaitzen harreman sekretua”. Maiatzaren 30era arte zure argazkiak bidal ditzakezu. Animatu! 9 ARGAZKI LEHIAKETA OINARRIAK

Larunbatean, apirilak 30, Tolosako LH azokan izango gara.
Image Abeltzaintza,Basogintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Eskualdeko Lanbide Heziketa eskaintzaren erakustleiho izango da larunbata honetan, Tolosako Triangelu Plaza. Bertan, eskualdeko lanbide heziketa eskaintza zabala azaltzen egongo gara hainbat ikastetxe. Fraisoro Eskola ere bertan egongo da, goizeko 10:00etatik 14:00etara, gure Lanbide Heziketa Zikloen berri emateko gerturatzen den guztiari, erdi mailako zikloak Lorezaintza eta Loregintza, Nekazaritza eta Abeltzaintza baita goi mailako zikloa den
Xehetasunak

Arrakasta itzela ikasleek egindako Petritegiko gabonetako zuhaitzak
Gallery Elkarlanean,Lore-artea,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskolako 2.mailako Lorezaintza ikasleek, Amaia, Arkaitz eta Jaione irakasleen gidaritzapean, praktiketan, Petritegi Sagardotegirako egin zuten gabonetako zuhaitz apaingarriak arrakasta itzela izan du. Zuhaitza egiteko ikasleek ia 300 sagardo botila berrerabili zituzten, sagarrak, gaztainak eta hostoak ere tartekatuz. Azken efektu ikusgarria argiekin lortu zuten. Sagardotegira hurbildu dhttp://www.fraisoroeskola.eus/iren askok, zuhaitzarekin argazkiak atera dituzte, abenduan zehar protagonismoa berezia lortuz
Xehetasunak

Abeltzaintza-ekoizpen errentagarria
Image Abeltzaintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza Fraisoro Eskola

Hazik eta Fraisoro Eskolak, elkarlanean antolatu duten ikastaro berria da honakoa, “Abeltzaintza-ekoizpen errentagarria, kalitatezko bazka oinarri hartuta” Nekazaritzan planifikatzeak eta kalitatezko bazka ekoizteak duten garrantzia abeltzaintza ustiategietako eta ekoizpen kostuak kontrolatzeko edukiak landuko dira aipatutako ikastaro honetan. Azaroak 11, asteazkena, ikastaroa hasiko den eguna da eta egunak, ordutegia, eta ikastaroaren edukiak zehatzago atxekita doan artxiboan
Xehetasunak

B_laze lorategiaren exekuzioa burutu dute Fraisoroko ikasleek…
Gallery Elkarlanean,Lorezaintza Fraisoro Eskola

…Kunsthal diseinu Eskolako ikasleekin batera, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean. Fraisoro Eskolako 1.mailako “Lorezaintza eta loregintza” LH zikloko ikasleak,  “Lorategi eta berdeguneen ezarpena” moduluaren praktiketan, aritu dira B-laze lorategiaren proiektuan. Kutxa Ekogunean, elkarlanean sortutako lorategia da B_laze. Elkarlana, Ekogunea, Kunsthal eta Fraisoro Eskolaren artean  izan da, ikasleak protagonistak izan direneko lorategia. Parte hartu duten Fraisoroko ikasleak, 14 izan dira eta Arkaitz Rezola
Xehetasunak

Ikastaro berria “Abeltzaintzako hondakinen kudeaketa”
Image Abeltzaintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskolak, Hazi Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta Elika elkarlanean antolatu dute ondoko ikastaro hau: ABELTZAINTZAKO USTIATEGIETAKO HONDAKINEN ETA AZPIPRODUKTUEN GESTIOA. Ikastaro honen helburua da: abeltzaintzako teknikariak eta aholkulariak, albatariak eta administrazioetako arduradunak abeltzaintzako ustiategietan sortzen diren animalia hondakinak eta azpiproduktoak kontrolatu eta suntsitze eta ezabatzen ikastea da. Atxikita duzu programa. Programa general residuos Izena eman
Xehetasunak

“Ekoturismoa naturgune babestuetan” jardunaldia gaur Fraisoron
Gallery Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Natura Fraisoro Eskola

HAZIk Fraisoro Eskolarekin elkarlanean “EKOTURISMOA NATURA-GUNE BABESTUETAN” ikastaroa antolatu du. Ikastaroa maiatzaren 27an 15:30etatik 19:30etara izango da Fraisoro Eskolan (Zizurkil). Ikastaroaren helburua ondoko hau da: ekoturismoaren kontzeptua, antolaketa eta aukerak azaltzea, Euskadiko Natura-gune babestuen eragin sozio-ekonomikoa aztertuz. Etortzeko asmorik izanez gero, deitu Fraisorora 943 692166 edo e-mail bat bidali ondoko helbide honetara: fpefraisoro@hazi.es . Jardunaldia doakoa
Xehetasunak