Category Archives: Basogintza

Category: Basogintza

MENDIKO ARTZAINTZA ETA BIODIBERTSITEARI BURUZKO JARDUNALDIA
Abeltzaintza,Basogintza,Etengabeko Prestakuntza,Natura Beatriz

Atzoko jardunaldiak oso erantzun ona izan zuen. 60 lagun hurbildu ziren: ingurumen, basogintza, landa garapen eta abeltzaintzako teknikariak, abeltzainak, basozainak…Hitzaldiak oso interesgarriak izan ziren eta gaia ikuspegi desberdinetatik aztertu zen. Eskerrik asko partehartzaile eta hizlari guztiei eta baita Zizurkilgo Udalari ere!

Ikasleak Zizurkilgo Lepasoro errekan
Basogintza,Natura Fraisoro Eskola

Goi Mailako zikloko ikasleak, gaur Lepasoro errekan ibili dira arrantza elektrikoa egiten. Adunako Acuitec enpresako Gaizka Irigoien eta Pedro Leunda adituak izan ditugugidari, asko ikasi eta ondo pasatzeko experientzia polita!  

2014/15 ikasturterako ate irekietako eguna Maiatzak 14ean izango da.
Abeltzaintza,Basogintza,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Lanbide Heziketako Zikloren batetan interesa baldin baduzu, Fraisoro Eskolako ateak irekiko ditugu Maiatzak 14ean, arratsaldeko 16:00tan. Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin 943 692162 telefonoan edo fraisoro@fraisoroeskola.net helbidera idazten.  

Nekazari­tza eta abel­tzain­tza gaietako prestakun­tza bekak 2014
Abeltzaintza,Basogintza,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Gipuzkoako Foru Aldundiak, nekazari­tza eta abel­tzain­tza gaietako prestakun­tza beken 2014ko deialdia ireki du.  Eskaerak aurkezteko epea, Apirilak 30ean bukatzen da. Beka hauei buruzko informazio gehiago:

“Zuhaitza eta Herri-kultura” argazki lehiaketaren oinarriak.
Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskolak eta Espaniako Arbolazaintza Elkarteak, “Zuhaitza eta Herri-kultura” izeneko argazki lehiaketa antolatu du.  Joseba Plazaolaren oroipenean antolatzen den VII.argazki digitalen lehiaketa da. Ikusi oinarriak atari honetan.