Category Archives: Basogintza

Category: Basogintza

2015-16 ikasturterako ikasle berriak
Abeltzaintza,Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Hurrengo ikasturterako ikasle berriak gureganatzeko informazio-kanpaina hasi dugu Fraisoron. Eskolan eskeintzen ditugun lanbide-heziketako zikloak: Goi mailakoa “basoa eta natur ingurunearen kudeaketa”, Erdi mailakoak “lorezaintza eta loregintza” eta “nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena” izango ditugu eskeintzan. Informazioa zabaltze honetan, ENBA aldizkarian irakurri daiteke lehen albistea: Nekazaritza, Lorezaintza edo Basogintza ikasketak egin nahi?  albistea irakurtzeko http://aldizkaria.enba.eus/ENBA.Aldizkaria.pdf Eskerrik asko
Xehetasunak

Fraisoro eskolako ikasleak basogintza-lanak bertatik bertara ikusteko aukera
Basogintza Fraisoro Eskola

Baso-makinaria lanean ikusteko aukera paregabea izan dugu, basoan lanean makinari astunarekin jarraitu ditugu. Ikusi hemen bideoa !

Basogintza praktikak martxan
Basogintza Fraisoro Eskola

2014-2015 ikasturteko basogintzako proiektu nagusia, “Arboretum” eremuan baso bat ezartzea izango da. Bertan, pagadi bat, artadi bat eta pinudi bat sortu nahi dira. Proiektua Aurrera eramateko, hainbat pausu ezberdin emango dira, tartean itxitura egitea, eskolako abereak ez bertara sartzeko. Horrez gain, moduluan baso lanak lantzen dira.

Eskolako goi mailako zikloaren lanbide aukerak
Image Basogintza Fraisoro Eskola

Gaur goizean, Jose Arturo Reque Kilchenmann, Valladolideko Unibertsitateko irakaslea gure eskolan egon da eta Goi Mailako heziketa-zikloan dauden ikasleekin solasaldia egin du. Ikasketa hauek duten jarraipenari buruz aritu gara, unibertsitatera joateko aukerak, lanbidearen eginkizunak baso-neurketa proiektuetan…izan dira aztertutako gai nagusiak. Hitzaldi interesgarria denontzat!

MENDIKO ARTZAINTZA ETA BIODIBERTSITEARI BURUZKO JARDUNALDIA
Abeltzaintza,Basogintza,Etengabeko Prestakuntza,Natura Beatriz

Atzoko jardunaldiak oso erantzun ona izan zuen. 60 lagun hurbildu ziren: ingurumen, basogintza, landa garapen eta abeltzaintzako teknikariak, abeltzainak, basozainak…Hitzaldiak oso interesgarriak izan ziren eta gaia ikuspegi desberdinetatik aztertu zen. Eskerrik asko partehartzaile eta hizlari guztiei eta baita Zizurkilgo Udalari ere!

Ikasleak Zizurkilgo Lepasoro errekan
Basogintza,Natura Fraisoro Eskola

Goi Mailako zikloko ikasleak, gaur Lepasoro errekan ibili dira arrantza elektrikoa egiten. Adunako Acuitec enpresako Gaizka Irigoien eta Pedro Leunda adituak izan ditugugidari, asko ikasi eta ondo pasatzeko experientzia polita!  

2014/15 ikasturterako ate irekietako eguna Maiatzak 14ean izango da.
Abeltzaintza,Basogintza,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Lanbide Heziketako Zikloren batetan interesa baldin baduzu, Fraisoro Eskolako ateak irekiko ditugu Maiatzak 14ean, arratsaldeko 16:00tan. Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin 943 692162 telefonoan edo fraisoro@fraisoroeskola.net helbidera idazten.  

Nekazari­tza eta abel­tzain­tza gaietako prestakun­tza bekak 2014
Abeltzaintza,Basogintza,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

Gipuzkoako Foru Aldundiak, nekazari­tza eta abel­tzain­tza gaietako prestakun­tza beken 2014ko deialdia ireki du.  Eskaerak aurkezteko epea, Apirilak 30ean bukatzen da. Beka hauei buruzko informazio gehiago:

“Zuhaitza eta Herri-kultura” argazki lehiaketaren oinarriak.
Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Fraisoro Eskolak eta Espaniako Arbolazaintza Elkarteak, “Zuhaitza eta Herri-kultura” izeneko argazki lehiaketa antolatu du.  Joseba Plazaolaren oroipenean antolatzen den VII.argazki digitalen lehiaketa da. Ikusi oinarriak atari honetan.