Category Archives: Basogintza

Category: Basogintza

CORONAVIRUS COV-19
Image Abeltzaintza,aplikatzailea,Basogintza,Ekintzailetza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,fitosanitarioak,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza,profesionala Fraisoro Eskola

COV-19 Koronobirusak eragindako egoeragatik, martxoaren 16tik aurrera eskola-jarduera presentzialak aldi baterako eteten dira, 15 egunez. Beraz, gaurtik aurrera ez da irakaskuntza presentzialik izango Fraisoro Eskolan eta Lantokietako Prestakuntza, bertan behera gelditzen da. Tolosako Lanbide Heziketa Azoka ere atzeratuko da.  

ATE IREKIAK 2020
Image Abeltzaintza,Basogintza,Lorezaintza Fraisoro Eskola

Maiatzak 6 eta 9an, Fraisoron ate irekiak izango ditugu. Gonbidatuta zaude!!

FRAISORON BUKATU ETA GERO ZER? ONDORENGO PAUSUEN TESTIGANTZAK
Image Abeltzaintza,Basogintza,Egitasmoak,Ekintzailetza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Ikasle Ohia,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza,profesionala Fraisoro Eskola

“Baloreetan Hezitzen” programaren barruan eta ikasleei orientazio-prozesuan laguntzeko asmoz, gaur lau ikasle ohi hurbildu dira Fraisorora, ikasleei beraien testigantzak ematera: Maitane Garmendia, Harri Maritorena, Itziar Erasun eta Joseba Goya. Maitanek nekazaritzako ingeniaritza teknikoa egin zuen unibertsitatean baina basozain bezala lan egiteko goi mailako basogintzako zikloa eskatzen zutela edo behintzat puntuatzen zutela ikusita, ziklo hori egitea
Xehetasunak

SORIAKO IRTEERA
Image Basogintza,Elkarlanean,Natura,Nekazaritza Beatriz

2. goi mailako basozainek Soriara irteera egin dute bi egunetarako, baso –aprobetxamenduaren eta basoen kudeaketaren inguruko gaiak lantzeko. Amogableko interpretazio-zentroan besteak beste mikologia erreserba eta basoen kudeaketa ezagutu dituzte. Basoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ingurumen zerbitzuko basozainarekin eta lehen eskutik jaso dituzte bere azalpenak. Bigarren egunean trufaren ekoizpen artifiziala eta naturala ikusteko baliatu
Xehetasunak

19-20 IKASTURTEAREN HASIERA
Image Abeltzaintza,Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Lore-artea,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza Beatriz

Gaur ikasturte berriari hasiera eman diogu. 10:00etan zuzendariak ongieotria eman die ikasle guztiei Areto Nagusian. 10:30eta talde bakoitza bere tutorearekin bildu da azalpen orokorrak emateko. Eta atsedenaldiaren ondoren klaseak hasi dira. Aurtengo matrikulazioaren emaitzak oso onak izan dira: BASO ETA NATURA INGURUNEAREN KUDEAKETA goi mailako zikloan 1.Kurtsoa-24 ikasle, 2. kurtsoa: 34 LOREZAINTZA ETA LORADENDA erdi
Xehetasunak

SORIAKO BIDAIA
Image Basogintza,Elkarlanean,Natura,Nekazaritza Beatriz

Urriaren 9tik 11ra Fraisoro eskolako 1. goi mailako ikasleek Soriara bidaiatzeko aukera izan zuten. Almazango LHko Institutuak aterpea eskaini zien Fraisoroko ikasle eta irakasleei. Hona hemen hiru egun horietako egitaraua: Lehen eguna: Navalenoko Mikologia Zentroa bisitatu ondoren, Luisa gidariarekin perretxikoak identifikatzera irteera egin zuten. Arratsaldean, Pinar Grande bisitatu zuten. Teknikari batek eta basozain batek bertan
Xehetasunak

PINUDIEN KRISIAREN INGURUAN, FRAISOROKO BASOGINTZAKO IRAKASLEAK KOMUNIKABIDEETAN
Image Basogintza,Elkarlanean,Komunikazioa,Natura,Nekazaritza Beatriz

XIX. mendearen bukaeran Euskal Herrira iritsi zen intsinis pinuari buruzko artikulu batean, “Salbatzailearen inbasioa” izenburuarekin Berrian argitaratua, Maixa Otegi gure irakaslearen iritziak eta ikuspuntuak jasotzen dira. Garai hartan Euskal Herriko basoak krisi larrian zeuden eta krisiari aurre egiteko, baso-berritzeari ekin zitzaion eta hala iritsi zen pinua gure lurraldeetara. Maixa Otegik artikuluan azaltzen du pinua aukeratu
Xehetasunak

INGURUMEN DELITUAK
Image Basogintza,Elkarlanean,Natura Beatriz

Gipuzkoako Basozainen Elkarteak antolatutako Ingurumen Delituak ikertzeko ikastaroa arrakastatsua izaten ari da. Catalunyako Agents Ruralek atestatuak eta txostenak egiteko prozedurak irakasteaz gain, delituaren aurrean hartu beharreko jokabide eta neurriak azaldu dizkigute eta atzemandako lege haustearen arabera, zein bide hartu behar den erakutsi digute, administratiboa edo penala. Ildo beretik jarraituz, gaurkoan ingurumen gaietan Arartekoaren aholkularia etorria
Xehetasunak

INGURUMEN-DELITUAK, GIPUZKOAKO BASOZAINEN ELKARTEAK ANTOLATUTAKO IKASTAROA
Image Basogintza,Elkarlanean,Etengabeko Prestakuntza,Natura Beatriz

Gipuzkoako Basozainen Elkarteak ondoko ikastaro hau antolatu du INGURUMEN-DELITUAK IKERTZEA, ingurumen-agenteentzat. Ikastaroa irailaren 24tik 27ra izango da Fraisoro Eskolan, 9:00etatik 19:30etara. GECAJ-eko adituekin batera, Arartekok eta fiskalek ere parte hartuko dute. Izena emateko eta informazio gehiago eskatzeko: Gipuzkoako Basozainen Elkartea: gipuzkoakobasozainenelkartea@gmail.com

Liburua aurkeztu du Egoitz Alkorta ikasleak
Image Basogintza,Lorezaintza,Natura,Nekazaritza,Uncategorized Fraisoro Eskola

Gaur goizean, ghz “basoa eta natur ingurunearen kudeaketa” 2.mailako ikaslea dugun Egoitz Alkorta Hernaniarrak,  Iñaki Sanz-Azkuerekin batera argitaratu berri duten “Hernaniko eta inguruetako anfibio eta narrastiak” liburuaren aurkezpena egin du eskolako areto nagusian. Urteetan egindako laginketa eta datuen bilketa zorrotz baten ondoren, anfibio eta narrastiak gehiago ezagutu eta maitatu nahi dituen edonorentzat oso liburu erabilgarria argitaratu
Xehetasunak