ALOE VERA IKASTAROA

ALOE VERA IKASTAROA
2020/01/10 Erantzunak desaktibatuta daude ALOE VERA IKASTAROA sarreran Etengabeko Prestakuntza,Natura,Nekazaritza Fraisoro Eskola

2019an landareen erabilerei buruz hasitako prestakuntzarekin jarraituz, Fraisoro Eskolak antolatu du ikastaro berri bat: ALOE VERA: MILA ERABILERAREN LANDAREA. Ikastaroaren helburua da Aloe vera modu praktikoan nola erabili ikastea, bere bertute gastronomiko, kosmetiko, medizinal eta fitosanitarioak aprobetxatzeko, pateak, pureak, zukuak, krema hidratatzaileak, ongarriak, sustraitzaileak, fungizidak eta abar eginez
Ikastaroa Clara Gutiérrezek emango du. Basa landare jangarri, sendagarri eta landareak sendatzen dituen landareetan aditua da.
Egitaraua ondoko hau da:

1- Aloe vera: Mota ezberdinak ezagutu
2- Gaitasun eta onura garrantzitsuenak
3- Sendagai teknika eta erabilera
4- Erabilera gastronomikoa
5- Prebenitzeko xarabeak: defentsak indartzeko
 JARDUERA PRAKTIKOAK:
 Erabilera teknikak: kanpokoak eta barrukoak
 Errezeta gastronomikoen elaborazioa: zukuak, pateak, pureak, saltsak

Ikastaroa urtarrilaren 28an eta 29an 15:30-19:30 izango da Fraisoron (Zizurkil).

About The Author